Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna

2006/11/03

Madrasa



Errefuxiatuen kanpamenduetan bizirauteko lanbiderik ez dago pertsona gehienentzat, bakan batzuk merkataritzan edota bestelako lanbideren bat daukaten arren gehienak ez dute lanbiderik euren familia elikatzeko. Hori dela eta, kanpamenduetako gehiengoa laguntza humanitarioari esker bizirauten dute, gehienetan horrekin hilabete batetan 15 egunetan elikatzeko iristen ez bada ere. Gizonen gehiengo bat militarrak dira, Frente Polisarioko kideak alegia, eta Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan epe luzeak pasatzen dituzte, etxera hiru hilabetetan behin joaten dira 10 bat egun pasatzera.

Gelditzen diren gizon-emakume helduak gizartearentzat egiten dute lan, gehienak madrasatan (eskolak) eta hospitaletan lan eginez. Saharauiek garrantzi handia ematen diote euren umeen hezkuntzari, eta horregatik madrasatan ordutegi zorrotzak dituzte, gure Euskal Herrian dauzkagun moduzko ikasgaiak dituzte gutxi gorabehera eta hizkuntzei dagokionez bai arabiera zein gaztelania irakasten dute. Madrasatan umeei eurek bizi izan ez dituzten gertakari historikoak ere azaltzen dizkiete, horretariko batzuk gaur egun kanamenduetan bizi izatearen arrazoi direnak, beti ere euren lurraldea zein den jakin dezaten eta bide batez euren arbasoek galdutako lurraldeak berreskuratzeko borrokorako prestatuz.