Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna

2006/10/26

Blog-a berbizten

Aupa danori!

Blog-a berbiztera noa ointxe bertan. Gaurtik aurrera Saharara egin ditudan bi bidaietako argazkiak igotzen jungo naiz, eta bakoitzaren atzean kontatzeko zeozer egon ezkero egingo det.

Lehenengo eta behin 2005eko bidaiako argazkiekin hasiko naiz. Hamen doa lehenengoa:



Loiuko aireportutik iluntzean atera ginen Tindouf-eko aireportua helburu genuela, tartean Oran-en, Algeriako kostaldeko hirian, zerbitzu-eskala bat egin genuela. Aireportua militarra izateagatik ezin izan genuen argazkirik atera eta, gure poltsak jasotzeko orduan gainera militar aljeriarrek poltsak apurtzeko mehatxuak egin zizkiguten (baita poltsa apur batzuk apurtu ere) diru apur bat edota tabakoa emango genielaren itxaropenarekin; bidaiaren azken zatia poltsa apurtuta eukita ez edukitzearren batzuk amore eman zuten eta euren helburua lortu zuten militar ustelek.

Aireportuko irteeran aljeriarrekin izandako erlazioa bukatu genuen, bertan saharauiak gure zai baitzeuden gu guztiok errefuxiatuen kanpamendu ezberdinetara eramateko, bakoitza bisitatzera gindoazen familiarekin elkar gintezen. Hegazkina beterik joan zenez ezin gintuzten kotxeetan eraman eta horregatik hamen obretarako erabiltzen diren moduko kamioietan sartu gintuzten (kanpamendu bakar batekoak sorte gehiago izan zuten eta hamengo hiri barneko autobusen moduko batetan eraman zituzten) argazkian ikusten den moduan. Behin kamoian sartuta, areaz babesteko geure buruak ahal genuen moduan estali genituen eta ordu t´erdiko bidaiarako prestatu ginen, eta sorte ederra izan genuen, guztira egindako 30 kilometroak (gutxi gora behera) errepidez egin baigenituen... azkeneko 29,5 kilometroak salbu, horiek basamortu gogorretik egin genituen, eta ez filmeetan agertzen direneko areazko basamortu horietako batetik, harriz eta zuloz beteriko basamortu latza da errefuxiatu saharauiek aldi baterako duten bizilekua, denboraldi hori motza izan beharrean gaur egun 30 urtetik gora luzatu den arren.