Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna

2006/10/27

Helduera



Kamioian errefuxiatuen kanpamenduetararte egindako bidaia gauez egin genuenez iristean nabaritu genuen lehenegoa etzan ikusten genuena izan, usaintzen genuena baizik; argazkian ikus daitezkeenak ahuntzak (bestelako animalien bat ere badago) gordetzeko egindako etxolak dira. Iristean ahuntzen usai sarkorra da jasotako lehenengo gauza. Gizakiek ahora eramateko gutxi izanda imaginatuko dezue zenbat jaten duten animaliek... gezurra dirudi bizirik jarraitzea plastikoak jan eta lurzoruko gatzak miazkatu besterik ez baitute egiten egun osoan.

Badaude sorte handiagoa duten animali bakan batzuk eta ondo elikatuta eta zainduta daudenak (gameluak oso preziatuak dira eta eurekin negozioa egiten dutenek aski ondo arduratzen dira hauek ondo egoteaz), bino ikusi genituen oilo, asto, txakur, katu eta ahuntzak nola edo hala bizirauten dute.